XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni, barriz, zeugaz egongo-naz beti,
zeuk oratzen daustazu nire eskumako eskutik,
Zeu zaitut aurrelari zure burubideetan,
eta Zeuk naroazu zori argitsura
Ez zaitut Zeu zeruan?
eta zeugaz, zer daust lurrak?
Nire betiko atal dan Jainkoaganaka leiaz
geroago ta itzungiago dodaz biotza ta aragia
.

Bai: Zugandik urruntzen diranak galdu egiten dira,
Zutzaz maltzur diranak ondatu egiten dozuz
Niri ondo datorkidana, Jainkoaren ondoan egotea da
Jauna neure gordeleku egitea,
eta Sion'go ateetan
zure egintza guztiak azaltzea
.

Eguerdiko otoitza (SEXTA).

Gogoratu egizu, Jauna, antxiñatik zeuretzat artu zenduan lagunartea.

Zegaitik gaukazuz, Jainko, beti bertan-bera itxita?
eta zure artaldeko ardien kontra zure asarrea erreten?
Gogoratu egizu antxiñatik zeuretzat artu zenduan lagunartea,
zeure ondoretzat erosi zenduan jatorria,
zeure bizitokia jarri zenduan Sion-mendia
.

Zuzendu zure oiñak
zutik egon ezinda dagozan orma-zaar oneitara
arerioak jauretxea guztiz ondatuta itxi dau
Zeure bizitokitik bustiten dozuz mendiak,
eta lurra zeure ekintza eginkorrez beteten da;
abereentzat bedarra erneten dozu,
eta landarea gizonaren morroientzat;
berak ataraten dau soloetatik ogia,
eta biotza pozten dautsan ardaoa,
eta arpegiari diz-diz eragiten dautsan orioa,
eta indarrak emoten dautsazan janaria
.